Pribatutasuna Erreklamazioak eta Kontsultak

Datuak babesteko indarrean dauden araudiak betez, hain zuzen ere, 2016/769 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa (DBEO), eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa (LOPDGDD), datu pertsonalak babesteko politikaren berri ematen dizugu, Adam Foods Taldeko enpresen atarietako erabiltzaileek gure web-orrialdeetako “Kontaktua” inprimakien bidez, telefonoz edo posta bidez emandako datu pertsonalen tratamenduari dagokionez.

PRIBATUTASUN-POLITIKA ETA DATU PERTSONALEN BABESA

Adam Foods Taldeak datu pertsonalak babesteko indarrean dauden legeak betetzeko konpromisoa hartzen du.

Adam Foods Taldeak atari honetako erabiltzaileek emandako datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko dituela bermatzen du, baita zure datu pertsonalak babesteko izaera fisiko, tekniko eta antolakuntza-izaerako segurtasun-neurri egokiak aplikatzea ere.

Nolanahi ere, emandako datu pertsonalen egiazkotasuna, zehaztasuna, baliozkotasuna eta zinezkotasuna bermatzen duzu eta horien erantzule zara. Gainera, datuak behar bezala eguneratuta mantentzea hitzematen duzu.

1. ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN ERANTZUNKIDETASUNA

DBEO-ko 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, taldeko enpresa bik edo gehiagok tratamenduaren helburuak eta bitartekoak batera erabakitzen dituztenean erantzunkide izango dira.

Gardentasunaren printzipioa eta tratamenduaren arduradunen betebeharrak betetzeko, batez ere interesdunaren eskubideei dagokienez, erantzunkidetasunaren ondorio nagusiak hurrengoak direla jakinarazten zaie erabiltzaileei:

  • Erantzunkideek erantzunkidetasun-akordio bat sinatu dute. Honetan, Adam Foods Taldeko enpresen arteko lankidetza ezartzen da pribatutasun-politika honen 2. ataleko helburuak betetzeko datu pertsonalen tratamendua dakarten jardueretan.
  • Datu pertsonalen tratamendu-lan eta jarduerek helburu, legitimazio-oinarri eta hartzaile berdinak izango dituzte enpresa erantzunkide guztientzat.
  • Enpresa erantzunkide guztiek interesdun guztiei eskubide berberak emango dizkiete pribatutasunaren eta datuen babesaren arloan.
  • Harreman-puntu zentralizatu bat ezartzen da interesdunen eskubideak gauzatzeko, segurtasun-urraketetarako eta Politika hau betetzeko.
  • Erantzunkidetasun-erregimena edo datu pertsonalen edozein tratamendu-jarduera edo lan aldatzeko, Adam Foods Taldeko enpresen adostasuna behar izango da eta erabiltzaileei jakinaraziko zaie haien datu pertsonalen tratamenduari eragiten dien heinean.

2. TRATAMENDUAREN ERANTZUNKIDEAK

Datuak babesteko politika honen arabera, datu pertsonalen tratamenduaren arduradun dira 1. ERANSKINA: Adam Foods Taldeko enpresak atalean ageri diren pertsona juridiko guztiak eta kontsulten eta erreklamazioen kudeaketa tratatzearen erantzunkide dira.

Gurekin kontaktuan jartzeko hurrengo helbidea erabil dezakezu: info@adamfoods.es. Adierazi “Erreklamazioak eta kontsultak” gaian.

3. ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUA ETA LEGITIMAZIOA

Adam Foods Taldeak erabiltzaileek “Kontaktua” inprimakiaren bidez, telefonoz edo postaz emandako nortasun-datuak (izena, NANa, adina, helbidea, telefono-zenbakia, posta elektronikoko helbidea) eta izaera pertsonaleko datuak (adina) tratatzen ditu, erabiltzaileek bidalitako kontsultak eta erreklamazioak kudeatzeko eta hauei erantzuteko helburuarekin.

Datuak tratatzeko legitimazioa eskatutako esanbidezko adostasuna da.

Zure datu pertsonalak ez zaizkio beste entitate bati lagako, tratamenduaren arduradunentzat baliozkoa den legezko betebeharren bat betetzeko beharrezkoa denean salbu. Ez da datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik aurreikusi.

4. DATUAK KONTSERBATZEKO EPEA

Zure datu pertsonalak adierazitako helburua lortzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira eta baita, hala badagokio, emandako onespena kentzen ez duzun bitartean edo datuak ezabatzeko edo haien tratamenduari aurka egiteko dituzun eskubideak erabili arte. Kasu hauetakoren bat ematen denean, Adam Foods Taldeak zure datuak behar bezala blokeatuko ditu legezko edo arauzko betebeharrak betetzeko beharrezkoa den denboran zehar, kasu bakoitzean aplikatu beharreko legeriaren arabera ezarri beharreko preskripzio-epean.

Dagokion kontserbazio-epea igarotzean, Adam Foods Taldeak datuak ezabatuko ditu, hauek iraun behar duten beste helburu batzuetarako kontserbatu behar ez diren bitartean.

5. NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK

Adam Foods Taldeak ez du aurreikusten datu pertsonalak nazioartean transferitzea. Hala ere, etorkizunean nazioarteko transferentziaren bat egin behar izanez gero, dagokion bermeak ezarriko dira, datuak babesteko araudia betetzeko eta dituen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko.

6. DATUEN KOMUNIKAZIOA

Adam Foods Taldeak ez dizkie dituen datuak hirugarrenei komunikatuko, hala egitea ezartzen duen legezko betebehar edo gaikuntzaren bat dagoen kasuetan izan ezik.

Halaber, Adam Foods Taldeak zerbitzu-hornitzaileak ditu zerbitzuak emateko. Hornitzaile horiek Taldeak dituen datuak atzitu ahal izango dituzte, une oro Adam Foods Taldearen izenean eta haren kontura jardunez eta gure arauei jarraituz. Inola ere ez dituzte datu horiek haien helburuetarako erabiliko.

7. ESKUBIDEAK EGIKARITZEA DATUEN BABESAREN ARLOAN

Datuak babesteko araudiak datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako zenbait eskubide ematen dizkizu. Horrela laburbildu ditzakegu:

  • Onespena kentzea: zure onespena edozein unetan kendu ahal izango duzu, baina honek ez dio eragingo hau kendu aurreko onespenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari.
  • Zure datuak atzitzea: zure datu pertsonalak atzitzeko eta hauek tratatzen ari garen jakiteko eskubidea, datuak atzitzeko eta hauek tratatzeko modu eta zergatiari buruzko informazioa eskatzeko eskubidea eta, hala badagokio, hauen kopia bat eskatzeko.
  • Zure datuak zuzentzea edo ezabatzea eskatzea: tratatzen ari garen eta zure ustez zehatzak ez diren datuak zuzentzeko eskubidea edo bildu ziren uneko helburuetarako jada beharrezkoak ez direnean, datuak ezabatzea eskatzeko eskubidea ere bai.
  • Zure datuen tratamendua mugatzea eskatzea: zure datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea. Kasu honetan, datuak blokeatuta mantendu eta hurrengo kasuetan bakarrik erabiliko genituzkeela jakinarazten dizugu: erreklamazioak gauzatu eta defendatzeko, zure onespena eman diguzunerako edo legezko eta kontratuzko erantzukizunei aurre egiteko.
  • Eramangarritasuna: tratatzen ari garen datuen kopia bat lortu ahal izango duzu, formatu elektronikoan, eta hauek beste entitate batera bidaltzea eskatu dezakezu ere bai.
  • Zure datuen tratamenduari aurka egitea: egoera jakin batzuetan eta zure kasu zehatzarekin lotutako arrazoiengatik, zure datuen tratamenduari aurka egin ahal izango diozu. Kasu horretan, datuak tratatzeari utziko genioke, legezko arrazoiengatik edo erreklamazio posibleak gauzatu edo defendatzeko beharrezkoak izan litezkeen kasuetan salbu.

Zure eskubideak egikaritu ahal izango dituzu dagokion eskaera hurrengo posta elektronikoko helbidera bidaliz: info@adamfoods.es. Postaz ere bidali dezakezu hurrengo helbidera: Grupo ADAM FOODS, Travesera de Gracia, núm. 342, 08025 Barcelona, gutun-azalean erreferentzia hau adieraziz: REF: DATOS PERSONALES ATENCIÓN AL CONSUMIDOR, eta zure eskaerari erantzuteko beharrezko xehetasunak emanez, bereziki, egikaritu nahi duzun eskubidea. Ezin bazaitugu identifikatu, informazio gehigarria eskatuko dizugu zu identifikatzeko.

Adam Foods Taldeak zure datuak tratatzeko duen moduan gorabeheraren bat dagoela uste izanez gero, zure erreklamazioa Datuak Babesteko Espainiako Bulegora bidali dezakezu, bere web-orrialdearen (www.agpd.es) bidez.

8. ALDAKETAK POLITIKAN

Pribatutasun- eta datu pertsonalak babesteko politika hau edozein unetan alda dezakegu. Honetan egindako aldaketa guztiak gure web-orrialdean argitaratuko dira.
Indarrean sartzeko data: 2024ko martxoa

 

1. ERANSKINA

ADAM FOODS TALDEKO ENPRESAK

LP FOODIES, S.A.U., IFZ: A-08009359. Helbidea: 08560 Manlleu (Barcelona), Ctra. BV-4608, Manlleu-La Gleva, Km. 2,1.

GALLETAS ARTIACH, S.A.U., IFZ: A-64929250. Helbidea: 48410 Orozko (Bizkaia), Barrio Bengoetxea núm. 20.

ADAM FOODS, S.L.U., IFZ: B-66372202. Helbidea: 08025 Barcelona, Travessera de Gracia núm. 342.

CUÉTARA, S.L.U., IFZ: B-87127676. Helbidea: 28590 Villarejo de Salvanés (Madrid), Avda. Hermanos Gómez Cuétara núm. 1.

CUÉTARA 1951, S.L.U., IFZ: B-39806864. Helbidea: 39200 Reinosa (Cantabria), Avda. de Castilla núm. 60.

GRANJA SAN FRANCISCO, S.L.U., IFZ: B-55216758. Helbidea: 17421 Riudarenes (Girona), C. Llevant, núm. 1, Pol. Ind. Can Pruna.

TRIGORICO, S.L.U., IFZ: B-87438750. Helbidea: 39200 Reinosa (Cantabria), Avda. de Castilla núm. 60.

NUTPOR-PRODUTOS ALIMENTARES, UNIPESSOAL, LDA, NIPC (Portugaleko IFK) 501467130. Helbidea: Consiglieri Park, Estrada Consiglieri Pedroso núm. 71, Edificio E, 2º Andar FRacçao R1, Queluz de Baixo. 2730055 Barcarena, Freguesía de Barcarena, Concelho de Oeiras

NUTPOR BREADS, UNIPESSOAL, LDA, NIPC (Portugaleko IFK) 513857974. Helbidea: Consiglieri Park, Estrada Consiglieri Pedroso núm. 71, Edificio E, 2º Andar FRacçao R1, Queluz de Baixo. 2730055 Barcarena, Freguesía de Barcarena, Concelho de Oeiras