Adam Foods taldea
Adam Foods elikadura-enpresek osatzen duten talde bat da, eta 100 urtetik gorako historia dugu. Gure enpresa guztiak, autonomoak izan arren, elkarren artean lotuta daude, eta balioak, xedea, ikuspegi bakarra eta asmo handi bat partekatzen dituzte: guztiok gozatzea elikadura jasangarriarekiko zaletasunaren bidez! Galletak, saldak, pateak, pastelak, eztia eta ogia prestatu eta merkaturatzen ditugu. Gure produktu eta marka guztietan ezaugarritzen eta definitzen gaituzten oinarrizko 3 printzipio jarraitzen ditugu:
Kalitateko osagaiekin prestatzen dugu janaria
Zapore, aroma eta testura onenak lortzen ditugu, eta horri esker ahalik eta gehien gozatzen duzu janariaz. Profil nutrizional ona: osagaiak arretaz aukeratuta produktuen profil nutrizionala optimizatzen dugu.
Gure errezeta propioak erabiltzen ditugu
100 urte baino gehiago daramatzagu gure produktuetako asko etengabe prestatzen. Benetan uste dugu gaurko tradizioak atzoko berrikuntzak direla, eta orain sortzen ari garen berrikuntzak etorkizuneko tradizioak izango direla.
Mahaia partekatzen dugu zurekin
Zure seme-alabek irudimena garatzen gosaltzea nahi dugu; ingelesa ikasten askaltzea; zure burua zaintzen laguntzeko aukerak eskaini nahi dizkizugu; hotzeri bat eztitu nahi dugu; zopa-plater baten berotasuna maximizatu nahi dugu...
Xedea
Adam Foods taldea osatzen duten enpresen xedea da gizarteari elikagai zaporetsu eta nutritiboak eskaintzea, beti ahalik eta modu jasangarrienean, negozioari eta ingurumenari begira.
Ohikoa da esatea “jatea bizitzako plazer handietako bat dela”, “ondo egotea jatearekin hasten dela” eta “jaten duguna garela”. Hirurak egia dira, baina batzuetan zaila da horiek elkartzea. Adam Foods-en elikagai atseginenak eskaintzen ditugu, oreka nutrizional optimoarekin, guztiok goza dezagun plazera eta nutrizioa elkartzen.
Ikuspuntua
Gure ikuspuntua da gure elikadura-produktuekin laguntzea guztiok goza dezagun mundu osoan!
Gure bezero eta kontsumitzaileek elikaduraz guk bezain beste gozatzea nahi dugu. Egunen batean jaten dugunarekin zoriontsuago izan nahi dugu, gozatzea gure orekaren parte delako, eta hori modu jasangarrian egin nahi dugu negozioari eta ingurumenari begira.
Balioak
Adam Foods taldeko enpresak enpresa familiarrak dira, eta horrek erabat definitzen gaitu.
Gure balio garrantzitsuena familia da. Talde-lanean, elkartasunean, ulertzeko gaitasunean, inklusioan, espiritu ekintzailean, lidergo partekatuan eta aktibismo arduratsuan sinesten dugu. Arduratsu, grinatsu eta ilusioz beterik sentitzen gara. Badakigu hobetu dezakegula, eta kritikoak eta perfekzionistak gara. Gure amaierako xedea jarraitutasuna da: beti izan garena izaten jarraitzea, bihar hobe egingo gaituena lortzeari utzi gabe. Tradizioa eta berrikuntza. Analogikoak eta digitalak. Jarraitutasuna egunero lortu behar da.
Asmoa
Gure asmoa da guztiok gozatzea elikadura jasangarriarekiko zaletasunaren bidez!
Gure jarduketa-eremua elikadura da, baina, edozein jardueraren moduan, ez dago isolatuta, eta gure bizitzari eta gure inguruko guztiari eragiten dio. Horregatik saiatzen gara beti gure erantzukizuna zabaltzen egiten dugunetik harago, eta horrela lortzen dugu egiten duguna ekintzetan islatzea. Ekintza horiek lagungarriak dira gizarte hobea eta ingurumen jasangarriagoa lortzeko.
Etorri zure etorkizuna gurekin prestatzera!
Gure sukaldea: kalitateko osagaiak, errezeta propioak eta partekatuz gozatzea.
Bat egingo duzu Adam Foods familiarekin?